Espainiako Kros Txapelketan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 28a, 01:00

Gaur jokatuko da, Madrilen, Espainiako Taldekako Kros Txapelketa, eta bertan izango da CD Hernani ere, jubenil mutilen kategorian. Lau kiderekin ariko dira: Anartz Artola, Zahikarie El Baghadadi, Enaitz Larrañaga eta Yohanes Merino. Goizeko 10:20etan abiatuko dira, eta 6.060 metroko zirkuitua egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!