Txinatarrak eta ‘Ttapa Ttapa’, sarituta

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 28a, 01:00

Ostegunean banatu zituzten, Udalak eta Berriak elkarteak, aurtengo Inauterietako mozorro onenen sariak. Eta oraingo honetan, bi talde saritu dituzte: txinatarren taldea; eta Ttapa Ttapa Tupust taldea, parodiatuz asteazkenero bueltaxka emateko biltzen den taldea.
Inauterietako Batzordeko kide batek, Ramonek, banatu zizkien sariak: talde bakoitzari, 100 euroko bono bana, Be­rriak elkarteko komertzioetan gastatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!