‘Koadernoa zuri’ antzezlana, herritar guztien sorkuntza lana

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 28a, 01:00

Sorkuntza egonaldiak antolatu dituzte, elkarlanean, Hika Teatroak eta Hernaniko Uda­lak. Helburua izango da, herri­tarrek parte hartzea Koa­der­noa zuri antzezlana sortzeko prozesuan. Zehazki, hernaniarrek jarraipena egingo diote obra estreinatu aurreko produkzioaren azken faseari, eta ikusle komunitate bat sortuko dute.
Martxoan hasiko du Koa­der­noa zuri antzezlanaren pro­dukzioa Hika Teatroak, eta azarora bitartean, hainbat egonaldi egingo dituzte Her­nanin, eta sortzen den ikusle komunitateak, garapena ikusiko du aurrez aurre, saio irekien bitartez.

Aurreneko datak, zehaztuta
Aurreneko hiru egonaldien da­tak jarri dituzte dagoeneko: martxoaren 14tik 18ra, apirilaren 18tik 22ra, eta maiatzaren 17tik 23ra. Egonaldi bakoitzeko, egun batean egingo dute saio irekia.
Saio horietan, ikusleak parte hartuko du sorkuntza prozesuan: testuaren irakurketa, aktoreekin muntaiaren hasierako proba-saioa, muntaia, lehen emanaldia eta ondorengo feedbacka.
Antzezlan honen oinarria da, Garcia Lorcaren Bernarda Alba obrako protagonista. Koa­dernoa zuri antzezlanak, «Eus­kal Herriko Bernarda haundi­etara hurbilduko gaitu. Ema­kume elizkoiak eta agintari­ak. Konfliktoa, emozioa, umorea eta poetika ditu osagai», azaldu dute. Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragak ida­tzia da obra, eta Itziar Ituño, Nagore Aranburu eta Miren Gojenola izango dira protagonista nagusiak.

Bilera Biterin etzi, informazioa emateko
Hikak eta Udalak dei egin diete hernaniarrei, prozesuan parte hartzeko. Doan izango da, baina hori bai, izena ematen duenak, bost saiotan parte hartzeko konpromisoa hartu beharko dute. Horri buruzko informazioa emateko, bilera deitu dute etzi, asteartea, Biteri kultur etxean. Arratsaldeko 17:00etan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!