Apirilean hasiko da ‘Tilos 7 Pasa’

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 1a, 01:00

Aurten ere ospatuko da jada hain ohikoa den udaberriko pala txapelketa, Tilos 7 pasa, hain zuzen. Seigarren edizioa izango da aurtengoa, eta apirilaren 4tik ekaina bitartean jokatuko da. Txapelketa hiru kategoriatan jokatuko da: bi mutilenak, eta neskena bakarra. 
Hiru mailetan bikoteka parte hartuko da, eta bikoteak bi neska edo bi mutilek osatu ditzakete, baina baita bikote mistoek ere. Hauek mutilen bigarren mailan jokatuko dute. 
Tilos 7 Pasan izena emateko epea jada irekita dago, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, martxoaren 18ra arte izango da apuntatzeko aukera. Horretarako bi bide jarri dituzte: 607 19 82 33 telefonoan edo tilos7pasa@gmail.com posta elektronikoaren bitartez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!