Diputazioak kendu berri duen A3 autobusa berreskuratu nahi dute astigartarrek; Astigarraga, Ospitaleak, Miramon, Unibertsitateak eta Antiguako auzoa lotzen zituen A3 autobus lineak. Aldundiak bi arrazoi nagusi eman ditu, autobus linea kentzeko: erabiltzaile kopuru eskasa eta sortzen zuen defizita.
Erabaki horren aurrean mugitzea erabaki dute astigartarrek, eta dagoeneko hiru bilera egin dituzte, eman beharreko pausuak zehazteko: «gaurkoarekin hiru dira burutu ditugun bilerak, eta egia esan, gauzak ondo dijoaz. Lehenengo bileran bost pertsona elkartu ginen, bigarrengoan 20 bildu ginen; eta gaurkoan beste hainbeste».
Bileran elkartu zirenek garraio publikoaren defizitaz hitz egin zuten: «guztiok bat gatoz onartzean, Astigarragak defizita duela garraio publikoari dagokionean. Baina orain, lehenengo helburua A3a berreskuratzea da».
«Lantaldea ez dijoa inoren kontra»
Bileran argi utzi nahi izan zuten, baita ere, A3 Orain! lantaldea ez dijoala inoren kontra: «ez gara inoren kontra egiteko bildu, garraio publikoaren alde egiteko baizik. A3a berreskuratzearen alde gaude, behar dugulako».
Firma bilketa, eta gehiago
Osteguneko bileran, hemendik aurrera eman beharreko zenbait pausu zehaztu zituzten: «lantaldeak erabaki batzuk hartu ditu, aldarrikapena portu onera eramateko asmoarekin. Sinadura bilketa erraldoi bat egingo dugu herri mailan; herriko komertzio, denda, taberna, eskola, portal... eta abarretan egongo dira sinadura orriak. Horretarako, herri guztia inplikatu nahi dugu. Guztion konplizitatea behar beharrezkoa da: dendariak, herriko taldeak, tabernariak, kazetariak...».
Udaleko ordezkariei, bilera
Udaleko talde politiko ezberdinekin eta Alkatetzarekin bilerak eskatuko dituztela ere, esan dute: «hauek gure aldarrikapenarekin bat egin dezaten nahi dugu» yy