Atez atekoari buruzko kontsulta ostiralean pasako da Plenotik

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 24a, 01:00

Ez Ohiko Plenoa bilduko da ostiral arratsean, Astigarra­gan. Iluntzeko 19:00etan izan­go da, Areto Nagusian eta bost punturen inguruan ariko dira bertaratutako talde politi­koak.

Atez ateko kontsulta
Atez ateko hondakinen bil­keta sistemari buruzko kon­tsulta egitea onartuta, gal­deketaren prozedura onar­tzea falta da. Hori da hain zu­zen, ostiraleko Plenoak har­tuko duen eraba­kia.  Par­te hartze mahaiak au­rre­tik egina du galdeketaren in­guruko txostena, eta bertan azal­tzen denez, kontsultaren deialdia egin eta 50 egunera izango da bozketa. Tartean, 19 eguneko epea izango da alegazioak aurkezteko, eta 10 eguneko epe bat ere zabalduko dute, botoa aurrez emateko. Uda­le­txeko idaz­karitzan eska­tu eta egin beharko da hori.
Kontsultan, 16 urtetik go­ra­­ko astigartarrek izango du­te botoa emateko aukera, eta udaletxean egingo da kon­tsul­ta: Pleno aretoan edo ar­ku­peetan, eguraldiaren ar­a­be­ra. Sei mahai izango dira, orden alfabetikoari jarraituz.
Galdera bakarra izango da: zein hondakin bilketa sistema nahi duten he­rri­tarrek. Eta bi erantzun po­sible: atez atekoa edo kon­tenedoreena, organikoaren­tzat eta errefusarentzat ix­te­ko sistema erabiliko dena. Boto paper bat jarriko da sis­tema bakoitzeko, kolore ezberdinetakoa.

EH Bilduk, bi mozio
Bestalde, EH Bilduk aur­kez­tutako bi mozio ere bozka­tuko dira: bata, emakume kurduen hilketa salatzeko; eta bestea, Sahararen aldeko adierazpen instituzionala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!