Hernaniko emakumeen inguruko historia jaso eta herritarren esku jartzeko helburuarekin, Ikerketa Beka deialdiak egin dituzte Berdintasun Kontseiluak eta Udaleko Berdintasun Sailak, azken urteotan.
Liburu batean jaso dute, III. Ikerketa Bekaren emaitza: Ilunpetik argitara. Emakume langileak iruditan. Hernani 1939-1975. Datorren asteazkenean aurkeztuko dute; 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Argazkien bidez, jaso dute zein izan den Hernaniko emakumeen papera lan munduan, 1939tik 1975era. Mikel Ozaita eta Maialen Apezetxea dira liburuaren egileak.
IV. Ikerketa Bekaren deialdia, egun berean
Ekitaldi berean egingo dute, baita ere, IV. Ikerketa Bekaren deialdia. Herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertaratzeko.