Irabazi egin zuen Iker Salaberriak, Mariezkurrenarekin, Malerrekako txapelketako finala (18-4), eta baita Miguel Soroako semifinala ere, Zezeagarekin (22-10). Gaur izanen dute finala, 16:30etan Tolosan, Alberdi eta Salaberriren kontra. Apezetxeak, berriz, galdu egin zuen Malerrekako finala (5-18), Telletxea lagun. Gaur, berriz, Burladan ariko dira Oihan Legarreta eta Egoitz Elizegi, 11:00etan; eta Antton Apezetxeak eta Aitor Aizkorbek semifinal bana dute Zizurreko lau t’erdikoan, 16:00etan. Eta bihar, Herreran ariko dira Aizkorbe eta Apezetxea, 10:00etan; eta Lekunberrin Aitzol Salaberria eta Beñat Apezetxea, 11:00etan.