Berretsi egin zuen Kronikak atzo, berdintasunarekin daukan konpromisoa; Gasteizen, Lehendakaritzaren eraikinean egin zen ekitaldian, Komunikazio eta publizitate ez-sexistarako kode deontologikoa betetzera konprometitu zen, beste 50 komunikabide eta publizitate agentziarekin batera.
Emakundeko Begira Batzordeak sustatu du kodea, eta urte eta erdiko epean osatu du, hainbat erakunderekin elkarlanean. Kronikak ere hartu du parte, prozesu horretan.
Kode deontologiko osoa ikusgai hemen.