Zubietako errauste plantaren aurkako martxa, bihar goizean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 27a, 01:00

Zubietan eraiki nahi den errauste plantaren kontra egiteko martxak antolatu dira biharko. Hernanin Zero Zaborrek, goizeko 08:30etan jarri du zita, Plazan.
Baina beste herri batzu­etatik ere abiatuko dira beste hainbat; Lasarte-Orian izan­go dute topagunea denek, 10:30etan,  eta eguerdiko 12:00e­tan iritsiko dira Leta­bi­de­ra, errauste plantaren ere­mura. Gero, Zubietara el­ka­rre­kin jaitsi, eta 13:00etan izan­­go dute ekitaldia, frontoian.

50 talde baino gehiago, martxarekin bat
Antolatzaileen esanetan, «atxi­kimendu ugari bildu ditu martxak». 50 talde baino gehiago, hain zuzen. Horietako batzuk,  orokorrak: Ernai, Ira­bazi, Equo, Sortu, Bildu, Ezker Anitza-IU, Euskadiko CCOO, LAB eta ESK. Eta beste batzuk, Herna­nikoak: Hernanin Zero Za­borrez gain, San Joan Kon­partsa, Pala taldea, Sutu Her­na­ni, Bilgune Feminista, Koo­perazio Taldea, Bertso Es­kola, Ereñotzuko Auzo El­kar­tea, Ere­ñotzuko Auzo Udala, Osiña­ga­ko Auzo Elkartea, Liletak taldea, Natza kultur elkartea, Berdintasun Kon­tseilua, eta Kaleratzeak Stop taldeak.

Hernaniko Udala ere, martxarekin bat
Bestalde, Hernaniko Udalak ere errauste plantaren aurkako martxarekin bat egiten duela azaldu du prentsa ohar bidez.
«Hernaniko Udalak bat egiten du EAJk eta PSEk go­ber­natzen duten Foru Aldun­di­ak Zubietan egin nahi du­en errauste plantaren aur­kako martxarekin. Otsaileko udalbatzarrean (hilak 23) gehiengo osoz onartu zen Her­naniko Zero Zabor Tal­deak aurkeztutako mo­zioa». Hori horrela, hernaniarrei martxarekin bat egiteko deia egin die.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!