Atzo Euskal Herriko Txapelketako finalerdia jokatzekoa zuten Ojuel eta Aizpitartek, Hernanik, eta gaur eta bihar ere, pelotari hernaniarrek partidu garrantzitsu gehiago izango dituzte jokoan. Batetik, gaur Iruran ariko dira Pagola eta Urruzola jubenilak, 15:15etan, Gipuzkoako finalerdietan, Azkoitiaren kontra. Bestetik, bihar, Urkizu eta Apezetxea hernaniarrek etxean jokatuko dute, 11:00etan, Udaberri Torneoko final laurdena, Antiguaren kontra.