Hernani sailkapeneko bigarren postuan dago, eta gaur, 16:00etan, Azpeitian jokatuko du, hirugarren sailkatuaren kontra; Errotaundiren kontra, hain zuzen. Hernanik azkeneko 6 partiduak irabazi ditu, eta indartsu eta moralez gainezka aterako da kantxara, aurreneko sailkatua harrapatzeko ahaleginean.