Sagar Lasterra herri lasterketa izango da gaur, 11:00etan Ibarluze poligonotik abiatuta. Antolatzaileek 400 korrikalari inguru espero dituzte, eta gaur ere izango da aukera izena emateko, 16 eurotan.
Lau kategoria izango dira, eta kategoria bakoitzeko aurreneko hirurek jasoko dute saria: seniorrak (16-35 urte) eta beteranoak (35etik gora), gizonezko zein emakumezkoetan.
Sari banaketa, eguerdian
Korrika 8,9km egin beharko dituzte partehartzaileek, eta sariak eguerdiko 12:00etan banatuko dira. Partehartzaile bakoitzak kamixeta bana eta herriko hainbat tabernatan pintxoa eta sagardoa bi euroan hartzeko balea jasoko ditu. Horrez gain, hainbat sari zozketatuko dira.