Eva Esnaola txapeldun Espainiako txapeldun, Sevillako maratoian

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 27a, 01:00

Igandean jokatu zen Se­vi­llako Zurich Maratoia, eta errekorrez betetako jardu­naldia izan zen. Hasteko, se­ku­la biano korrikalari gehia­gok hartu zuelako parte; 13.000k, hain zuzen ere.
Horien artean izan zen Eva Esnaola atleta herna­nia­rra, eta beste behin, laster­keta bikaina egin zuen. Ema­kume beteranoen kate­gorian (F55) aurreneko postua lortu zuen, 03:06:42ko denbo­ra­rekin; Espainiako erreko­rretik 20 segundura.

Errekor gehiago
Sorpresa gehiago ere izan ziren Sevillako Maratoian, errekor gehiago ere lortu baitzituzten, parte hartzai­leek.
Hasteko, Cosmas Kiplimo Lagat keniarra izan zen maratoiko txapelduna, 02:08:14ko denborarekin; 19 segundutan hobetu zuen 2014an berak jarritako mar­karik onena.
Emakumezkoetan, berriz, Paula Gonzalez Berodia izan zen txapelduna, 02:31:18ko denborarekin, Joko Olinpi­koetarako minimoa lortuta.
Eva Esnaola hernaniarrak 20 segundo falta izan zituen beteranoetako errekorra lor­tzeko. Sailkapen orokorrean, berriz, 1280garrena izan zen, eta emakumezkoetan, 40ga­rrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!