JOCC Zikuñako txirrindulari taldeko alebin eta infantilek gaur hasiko dute denboraldia, eta ez nolanahi, gainera: Hondarribia Saria jokatuko dute, 16:30etan hasita.
Alebinek 3 itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari, eta infantilek, 7.
Mailutsen edo Hondarribin
Taldeko arduradunak, elkarteko egoitzan izango dira eguerdiko 15:00etan, bizikletak autoan sartzeko. Bestela, bi zita jarri dituzte: 15:15etan Mailutsen, edo 15:45etan, Hondarribiako Jostaldi pelotalekaun.