Aurkari gogorrari aurre egiteko prest, Hernani

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 27a, 01:00

Lehengo asteburuan iraba­zi­ta, indar eta animoz beteta aterako dira bihar Landa­reko zelaira, Euskal Ligako jokalariak.
Hala ere, ez dute nola­nahiko aurkaria izango; Hernanik, La Unica taldea hartuko du etxean. Hain zuzen, sailkapenean aurre­neko postuan dagoen taldea, Hernani baino 13 puntu gehiagorekin. Etxekoak, be­rriz, hirugarren daude sailkapenean.
Partidua eguerdiko 12.00e­tan hasiko da, bihar, Lan­da­ren. Etxean jokatuta, zaleen babesa garrantzitsua izango da, La Unica bezalako talde indartsu bati aurre egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!