Karretararako prest, sei astigartarrak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 27a, 01:00

Pista denboraldia alde batera utzi, eta karreterako denboraldia hasteko prest dira txirrindulari astigartarrak. Seik hasiko dute jarduna asteburuan, eta guztiek Victor Alvaro Cons­tru­cciones taldean korrituko dute. Alebin, infantil, kadete eta junior mailan izango du ordezkaritza Astigarra­gak, ka­rreterako txirrindularitzan. 

Hondarribian, alebin eta infantilak
Alebin mailan, Aketza Bo­lado eta Tasio Semperena ariko dira. Jaime Romerok berriz, infantil mailako lasterketan hartuko du parte. Hiruak Hondarribiako Sarian lehiatuko dira gaur, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Ibaetan, bi kadeteak
Kadete mailan bi ordezkari izango ditu Astigarragak: Tomas Otermin eta Telmo Semperena. Biak Donostiako Ibaeta auzoan izango dira gaur, izen bera duen Sarian parte hartzeko irrikaz. 38ga­rren edizioa izango da aurtengoa, eta 16:00etatik aurrera jokatuko da.

Semperena juniorra Eibarren, bihar
Azkenik, junior mailako or­dezkari bakarra Eibarren izan­go da bihar. Urko Sem­perenak  Udaberri Sariaren 39garren edizioan hartuko du parte; goizeko 09:45etan hasiko da lasterketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!