Euskal Herriko Mus Txapelketako finala jokatuko da datorren larunbatean, Urdiñarben (Zuberoa). Baina, zoritxarrez, Ereñotzuk ez du ordezkaritzarik izango, ‘Tutu’ eta Julian kanporatuak izan baitziren aurreko astean Alegian jokatutako Gipuzkoako kanporaketan.
Gipuzkoako 32 bikotek hartuko dute parte txapelketaren finalean.
Zizurkilgo Pello Garin eta Jon Ormazabal, Gipuzkoako txapeldunak
Gipuzkoa osoko 116 bikoteren arteko lehia izan zen aurreko larunbatean Alegian jokatu zena. Horietatik 32 bikotek hartuko dute parte Euskal Herriko txapelketako final haundian. Horien artean daude Pello Garin eta Jon Ormazabal zizurkildarrak, Gipuzkoako finaleko txapeldunak.
Andoainek, Lasartek, Donostiak, Beasainek... ere bidaliko dituzte beraien ordezkariak datorren larunbatean Urdiñabera.