Lehendakari Saria bihar hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 27a, 01:00

Urnietan emango diote hasiera, bihar, Lehendakari Sariari. Guztira, bost tiraldi izango dira, eta finala Hernanin jokatuko da, apirilaren 3an. Bestalde, joan den astean, Bikotekako Txapelketako azken tiraldia jokatu zen Olaberriko bolatokian, eta Segurako bikotea izan zen txapelduna, 371 brilarekin. Sailkapeneko aurreneko hernaniarrak, berriz, Miner aita-semeak izan ziren, 360 brilarekin; M. Arrozpide eta A. Goenaga gero, 353 brilarekin; eta M. Burugain eta E. Lopetegi azkenik, 343 brilarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!