Argitu erabakia izenburua daraman ekintza antolatu du Gure Esku Dagok Ereñotzun, datorren ostiralean. 17:00etatik aurrera taloak jateko aukera egongo da. Ordu berean, txikienentzako puzgarriak jarriko dituzte, arratsaldeko 19:00ak arte. Ondoren, izango da ekintza nagusiak, kriseiluen jaurtiketa, 19:15etan.
Kriseiluak aldez aurretik erosi beharko dira. Ereñotzun Irrintzi tabernan daude salgai, 2,5 euroren truke.