Aranok ordezkaritza izanen du haur kantari jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 27a, 01:00

MARTXOAREN 19an izango da aurtengo haur eta gazte kantari jaialdia Lakuntzan, eta Aranok ordezkaritza izanen du aurten. Eta hori prestatzeko aurreneko entsaioa eginen dute bihar, goizeko 10:30etan.

Ansatarrek parte hartzeari utzi ziotenetik ez da Aranoko ordezkaririk egon.

Kantari jaialdia, urtero
Urtero egiten da Nafarroako haur eta gazteen kantari jaialdia, eta bertan parte hartzen dute Nafarroa osoko bakarkako edota taldekako musikariek, baita Goizuetakoak eta Ara­nokoak ere. 
Hala ere, badira urte dexente jaialdian aranoar ordezkaritza ez dagoela. Zehazki, Maider Ansa eta bere ahizpa Arantxa eta Ainhoak parte hartzeari utzi ziotenetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!