donostia 2016 kultura hiriburutzaren bueltan, AEIPk (Asociación Española de Ingeniería del Paisaje) eta Cristina Enea Fundazioak HidroLogikak Ibaitik Badiara proiektua antolatu dute. Horren baitan, zenbait ekintza antolatu dira Goizuetan. Horietatik azkena egingo da gaur, Donostia-Goizueta-Hernani-Astigarraga-Donostia ibilaldia izango da, Urumea ibaiaren barrena.
Goizean goizetik, martxan
Goizeko 09:15etan jarri dute zita Donostiako Via Fora jatetxean, eta bertatik aterako da autobusa Goizuetarantz. 10:30etan iritsi eta ordubeteko hitzaldia izango da: Sistema bezala ibaia: ibai bateko tarte altua. Ondoren, Goizuetatik ibilaldia egingo da, eta 13:30etatik aurrera, Urumea Potea eskainiko dute Irizar Sukaldaritza Eskolako ikasleek Umore Ona sagardotegian.
15:00etan Gizakia eta ibaiari buruzko azalpenak emango ditu Jon Urbietak Fagollagan. Bukatzeko, Urumeako tarte baxuan geldialdia egingo dute, Aurrena Astigarragan eta Martutenen, ondoren.