Astigarragan bi urte egin dituenean, Kronikak ebaluazio eta balorazio prozesu bat jarri du martxan. Eta horretarako, irakurleen iritzi eta gomendioak jaso nahi ditu, inkesta baten bitartez. Gaurko Kronikan ikus dezakezue, eta datorren asteazken eta ostegunean ere argitaratuko da. Herritarrei eskatu nahi diegu, inkesta bete eta udaletxean, kultur etxean eta herriko dendetan jarri diren buzoietan uztea, apirilaren 4a baino lehen. Bestalde, bi bilerarako deialdia egin die Kronikak, herriko talde guztiei: martxoaren 17an 12:00etan, eta 18an 19:00etan, biak ere Astigarragako kultur etxean.