Espainiako egoera politikoari buruz, hitzaldia antolatu du Natza kultur elkarteak, gaur. Goizeko 11:00etan izango da Biterin, eta Gara egunkariko bi korrespontsal egongo dira bertan: Beñat Zaldua, Bartzelonan ari dena; eta Alberto Pradilla, Madrilen korrespontsala dena.
Landuko dute, batetik, zer giro dagoen Madrilen, eta trantsiziorik izateko aukerarik baden. Eta bestetik, Katalunian zertan den prozesu soberanista, besteak beste.