XIX. mendeko emakume ber­tsolariei ahotsa ematen dien emanaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 27a, 01:00

Gaur egunera arte bertsolari­tzaren munduan esangura­tsuak izan diren hainbat izen iritsi dira; denak edo ia gehienak, gizonezkoenak. Emakume ber­tso­lariak ere izan dira historian zehar, baina hauen izena ‘sekretuan’ mantendu dela esan daiteke. Gaur, Astiga­rra­gan izango den emanaldian, isildutako emakume horien historia ekarriko dute. Bertso­laritzaren sekretuak izena du emanaldiak, eta iluntzeko 20:00­etan eskainiko dute Kultur etxean. Sarrerak bertan eskuratu daitezke, 6 euroan.
Egileek azaldu dutenez, emakume bertsolari haiek bizi izandako egoerak ekarri nahi dira gogora. Jokin Labaienek, emanaldiko narratzaile eta bertsolariak Kronikari azaldu zion moduan, orain arte kontatu ez den alderdi hori ezagutarazi nahi da: «gordean geratu dena, isilean geratu dena. Zer pentsatua eman beharko liguke. Emanaldi honetan, XIX. mendeko emakume bertsolari haiei ahotsa eman nahi diegu, eta gertatu denaz pentsarazi».
Aipatu bezala, narratzaile eta bertsolari lanetan Jokin Labaien ariko da; antzezle eta bertsolari gisa berriz, Itxaso Paia eta Jokin Murua; eta akordeoi doinuak Idoia Noblek jarriko ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!