Lana bilatzeko zailtasunak dauzkaten gazteei laguntzeko, proiektu berria jarri du martxan Daiteke Enplegu Zentroak: «gaztea bazara, lana topatzen saiatu bazara, baina zailtasun batzuekin topatu baldin bazara, proposamen bat daukagu zuretzat», azaldu dute.
18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta talde-saioak egingo dituzte, astean bi, martxoaren 8tik apirilaren 21era bitartean. Doan izango da, baina izena eman behar da: jaionea@daiteke.com.
Lan-bilaketa, autoenplegua...
Lana bilatzeko zailtasunen artean, aipatu dituzte bakardadea, ezezkotasuna, orientazio falta, estrategia profesionala erabiliz emaitza eza...
Horretarako, talde heterogeneo bat sortzea da proposamena, coach baten orientazioarekin estrategia berriak ezagutuz, lan-bilaketa, autoenplegua... oinarri hartuta.