«Erraustegia aukera garestiena da, eta enplegua murrizten du»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 26a, 01:00

Bat egin du Hernaniko Kale­ra­tzeak Stop taldeak, Herna­nin Zero Zaborren aldarrikapenarekin, eta parte hartuko du igande honetan, erraustegiaren kontra antolatu duten martxan.

Izan ere, taldeak adierazi du errausketa kaltegarria dela, «bai osasunarentzat eta baita ingurugiroarentzat ere».

«Erraustegia baino alternatiba bideragarriagoak badaude»
Modu berean, taldeak salatu du erraustegiak zabortegiak beharko dituela, «sortutako produktu arriskutsu eta toxikoentzat». Eta suposatuko lukeen gastuari ere egin dio erreferentzia: «aukerarik ga­res­tiena da, bai udalerriarentzat, eta baita herritarrentzat ere».
Eta gaineratu du Kalera­tzeak Stopek: «enplegua mu­rriz­tuko du errauste plantak, eta alternatiba bideragarriagoak badaude».

«Atxikimendu ugari bildu ditu martxak, guztira 50 talde baino gehiagok egin dute bat», azaldu dute antolatzaileek.

Herritar guztiei, parte hartzeko gonbitea
Arrazoi horiengatik, taldeak gonbitea luzatu die herritar guztiei, igandeko martxan parte hartzeko: «bertan izango gara gu, beste elkarte askorekin batera».
Izan ere, «atxikimendu uga­ri bildu ditu martxak», antolatzaileek azaldu dutenez. 50 talde baino gehiago batu dira guztira; tartean, hainbat talde eta eragile orokor (Ernai, Ira­bazi, Equo, Sortu, Bildu, Ezker Anitza-IU, Euskadiko CCOO, LAB eta ESK). Eta Hernaniko hainbat elkarte eta taldek ere egin dute bat: Hernanin Zero Zaborrez gain, San Joan Kon­partsa, Pala taldea, Sutu Her­na­ni, Bilgune Feminista, Koo­perazio Taldea, Bertso Eskola, Ereñotzuko Auzo Elkartea, Ere­ñotzuko Auzo Udala, Osiña­ga­ko Auzo Elkartea, Liletak taldea, Natza kultur elkartea, Berdintasun Kontseilua, eta Kaleratzeak Stop taldea bera.

Martxak, inguruko hainbat herritatik
Hernanitik, 08:30etan abiatuko dira, Plazan elkartuta, Zu­bietako errauste planta egin nahi duten tokira bidean. Eta inguruko hainbat herritatik ere egingo dituzte martxak.
Lasarte-Orian izango dute topagunea, 10:30etan, hainbat herritako martxek, eta eguerdiko 12:00etan iritsiko dira Leta­bidera, errauste plantaren eremura. Gero, Zubietara el­ka­rrekin jaitsi, eta 13:00etan izan­go dute ekitaldia, frontoian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!