Urberritzen prozesua jarri dute martxan Donostia-Beterri eskualdeko Udalek, bertako berrikuntza sozialean eragiteko asmoz. Bi helburu nagusi izango ditu prozesuak: Donostia-Beterri eta Urola Erdia eskualdeetan, dinamika iraunkor bat sortzea, eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea.
Izan ere, bi eskualde horietan jarri dute martxan prozesua, Beterriko Udalek, Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentziak, eta Elhuyar Aholkularitzak elkarlanean.
Aurkezpena Gabriel Zelaian, 10:00etatik 13:00etara
Prozesua bera, gaur aurkeztuko dute Hernaniko Gabriel Zelaia eraikinean, Beterri garapen agentziaren egoitzan, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Bi kasu praktiko ere aurkeztuko dituzte saioan: Azaro Fundazioa eta Bagara Elkartea.
Saiora joateko interesa daukanak, bi bide dauzka izena emateko: 688 684 956 eta 688 685 586 telefonoetan, edo enpresa@andoain.eus.
Gaurko saiora joateko, bi aukera daude izena emateko: 688 684 956 eta 688 685 586 telefonoetan, edo enpresa@andoain.eus.
«Erantzun propioagoak eta egokiagoak», eskualdeko erronka sozialei
Prozesu honen bitartez, bilatuko dute etorkizunean «erantzun propioagoak eta egokiagoak» ematea, eskualdeko erronka sozialei.
Egitasmo hau, hain justu, Beteberritzen proiektuaren segida da, eta iazko lana eta emaitza kontutan hartuta planteatu dute bigarren fasea.
Otsailetik ekainera bitartean garatuko dute prozesua. Orain hasi eta maiatzera bitartean, prozesu bana izango dute bi eskualdeek, eta bat egingo dute hortik aurrera. Beterrin, lau topagune izango dira; gaurkoa, aurrenekoa.