Zein zen jaioterrian zenuen profesioa eta formazioa?
Ez nuen ez bata ez bestea. Emigrantea izan naiz beti; Costa Rican ere bizitutakoa.
Zertan egiten duzu lana orain? Aukeratu egin duzu ala tokatu egin zaizu?
Etxeetan egiten dut lana, hala tokatu zait.
Zein ziren lanpostu horretarako betebeharrak?
Bizileku txartela eskatzen zidaten. Orain badut, eta errazago bilatu dezaket lana.
Nolakoa da lan egun bat?
Gauez egiten dut lana, 8 ordu. Jainkoari eskerrak, etxeetan lan egiten dugun pertsonon eskubideak errespetatzen dituen familia bat tokatu zait: soldata dut, hilabeteko oporraldia eta paga extrak.
Soldatarekin ondo bizi al zaitezke?
Egia esan ez. Etxeetan egiten den lana ez da baloratzen, eta oso gutxi ordaintzen da: 600 euro hilabetean, eta horrekin ezin da inor bizi.
Nolakoa da erlazioa?
Lan egiten dudan etxean emakumea eta alaba bizi dira, eta tratu ona dugu.
Ezagutzen al duzu etxeetan lan egin eta soldatu duina duen norbait?
Egia esan, ez. Denetarik dago, ordaindu eta legea errespetatzen dutenak; eta alderantziz.
Etxeko langile gisa dituzun eskubideak ezagutzen al dituzu?
Bai. Inguruan asko informatu nauten pertsonak ditut.
Noizbait diskriminatua sentitu al zara?
Ez, sekula.
Etxeetako langileak, zergatik dira, hein haundi batean, emakumeak?
Berekoiak gara. Honetan lan egiten duten gizonak ez ditugu baloratzen; etxeko gauzak egiteko gai ez direla uste dugu.
Lanbideari merezi duen garrantzia ematen al dio gizarteak?
Batzuek bai, eta besteek ez. Errespetatzen gaituztenak lanera lasai joaten dira, familia eta etxea gure zaintzan utzita. Beste batzuk gainetik pasatzen saiatzen dira.
Denbora librerik baduzu?
Bai, gauez egiten dut lana, eta egunean zehar erosketak egiten ditut, familiarekin egon...
Ikasteko asmorik bai?
Bai. Graduatua atera nuen, eta orain erdi mailako ziklo bat egin nahi dut.