Maitasunaren inguruan, hitzaldia antolatu dute gaur, iluntzeko 19:00etan gaztetxean, Sutu Hernanik eta Bilgune Feministak. Ainara Santamariak emango du: Eraldaketa maitasunetik eta maitasunez; maitasun erromantikoa botere harremanen euskarri? Solasaldia ere izango da ondoren.