600 zuhaitz berri izango ditu Aparrainek, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 26a, 01:00

43garren edizioa izango du bihar, Hernaniko Zuhaitz Egu­nak, eta ohiturari jarraituz, zuhaitz berriak landatuko di­tuzte Aparrain mendian.
Guztira, 600 zuhaitz berri inguru izango dira: 300 pago, 150 gaztainondo, eta beste 150 bertako intxaurrondo.

Oinez joateko zita, goizean goiz Plazan
Aparraingo landaketa gunera joateko, oinez abiatuko dira helduak. Plazan jarri dute zita, udaletxeko arkupetan, goizeko 07:30etan. Hortik Pardiolara joango dira, Saratsain, Olatzar eta Ugaldetxo pasa, eta Apa­rrai­nera iritsiko dira. Bertako atseden gunean egingo dute hamaiketakoa.

Autobusez, gaztetxoak
Gaztetxoak, berriz, autobusez joango dira Ugaldetxora. Bere­ziki zuzendua dago, Lehen Hez­kuntzako 3garren eta 4garren mailako ikasleei, baina beste  edozein ere joan daiteke.
Goizeko 09:00etan hartuko dute au­tobusa Biteri aurrean, eta Ere­ñotzun ere geldituko da, 09:05etan. Apa­rrai­­nera igo eta jaitsi oinez egingo dute, eta bueltako autobusa 12:30etan izango dute, Ugaldetxotik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!