Erabakia argitzeko, kriseiluak salgai

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 25a, 01:00

Martxoaren 4an, Argitu erabakia ekimena antolatu du Hernaniko Gure Esku Dagok. Kriseiluak askatuko dituzte ze­rura, Zinkoeneatik, iluntzeko 19:00etan. Eta horretarako, sal­gai dauzkate kriseiluak, Andre­kaleko egoitzan, 2,5 eu­roan: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.
«Kriseiluak zerura joaten utziz, Zinkoenea su argi ederrez apainduta ikustea guztion esku dago. Zeru iluna distira bereziarekin janztearekin batera, datozen hilabeteetarako ametsak eta nahiak lau haizeetara hedatu ahal izango ditugu hernaniarrok», azaldu dute.

Aurretik, txokolatada
Kriseiluak zerura askatu au­rre­tik, txokolatada ere egingo dute, Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!