INAUTERIAK ospatu ziren otsailaren erdialdean, eta aurtengo festak baloratzeko eta etorkizunari buruz eztabaidatzeko bilera egin zuten aurreko ostiralean. Bilera irekia izan zen, herritarrek parte hartzeko.
Udaletxeak jakinarazi duenez, «orain arte bezala jarraitzearekin, denak ados» zeuden, beraz, datorren urtean ere «igande, astelehen eta asteartean» izanen dira Goizuetako inauteriak.
Hala ere, «arratsalde edo gauren bat errefortzatzeko beharra» proposatu zen, eta aurrerago aztertuko da aukera hori.