Euskal Herriko Txapelketan, finaletatik kanpo geratu dira palista hernaniarrak, maila guztietan. Elite mailan, galdu egin zuen finalaurrekoa Amaia Irazustabarrenak, Etxanizekin, Martin eta Eizmendiren kontra (14-25). Eta bigarren mailakoan, semifinalean geratu zen kanpoan Tijero, Saroberekin, Perurena eta Arrillagaren kontra galdu ondoren (22-30).