Haur-kadete mailako neskak, bikain

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 24a, 01:00

Seigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan Tolosan, Gipuzkoako Batel Ligaren barruan, eta ederki aritu ziren Hernaniko arraunlariak. Maila bikaina eman zuten haur-kadete mailako neskek, laugarren sailkatuta. Maila berean, 14garren eta 15garren sailkatu ziren Hernaniko beste bi batelak. Haur mailako mutilak, berriz, 10garren izan ziren, eta mutil kadeteak, seigarren eta 20garren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!