Zuhaitz eguna ospatuko dute larunbat honetan, Aparrain mendian, eta 600 bat zuhaitz landatuko dituzte: 300 pago, 150 gaztainondo eta 150
intxaurrondo. 07:30etan abiatuko dira oinez, Plazatik; eta autobusez 09:00etan Biteritik eta 09:30etan Ereñotzutik.