Larunbatean egingo da Sagar Lasterra lasterketa, 11:00etan abiatuta Ibarluze poligonotik. Izenematea www.kirolprobak.com web orrian egin behar da, eta ostirala da azken eguna: txip horia dutenek 9 euro, ez dutenek 11 euro. Egunean bertan ere izango da aukera, helmuga puntuan, 16 euroan.