Dozenaka hernaniar, Teruelgo espetxera

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 24a, 01:00

Ezker Abertzaleak antolatuta, espetxeetara martxak egin zituzten larunbatean, eta Teruelera joan ziren hernaniarrak. Espetxearen kanpoalderaino joan ziren, eta bertatik, ikurriñak eta preso eta iheslarien aldeko banderak hartuta, keinu, oihu, burrunba eta kantuez bidali zieten beraien elkartasuna eta babesa presoei; tartean, Asier Ormazabal hernaniarrari. Espetxetik, esker keinuez eta ikurriña astinduz eskertu zuen bertaratutakoen babesa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!