Urteurreneko bazkaria egin zuen Elur Txori elkarteak, joan den igandean, elkartearen egoitzan bertan. Gainera, zita aprobetxatu zuten Mus Txapelketako sariak banatzeko ere: Joxean Garzia eta Xabier Aldaregia izan dira irabazleak aurten, eta Jon Rekalde eta Eki Sanchez geratu dira azpitxapeldun; hirugarrenak, berriz, Imaz eta Uranga izan dira.