Aurreko ostiralean, gizon bat atxilotu zuten Hernanin, indarkeriaz furgoneta bat lapurtzea leporatuta. Vending enpresa batekoa zen furgoneta, eta eguneko irabaziak ere lapurtu zituen. Gainera, langile bat arrastaka eraman zuen furgonetarekin, 200 metrotan zehar. Atxilotutako gizona, 34 urtekoa, enpresako langile ohia da.
Lapurreta, furgoneta enpresan uztera zijoanean
Ostegun arratsaldean izan zen lapurreta. Furgoneta zeraman langilea, Hernanira bueltatu zen, enpresaren egoitzan uzteko, lan eguna bukatuta. Baina atea irekitzera zijoanean, konturatu zen gizon bat furgonetan sartu zela, harekin ihes egin nahian, Ertzaintzak azaldu duenez. Orduan, kopilotoaren ateari heldu zion, eta lapurrak arrastaka eraman zuen, horma eta aparkatutako kotxeetara gerturatuz, askatu nahian. Hala egin zuen azkenean, eta furgoneta eta eguneko errekaudazioa eraman zituen lapurrak.
Lapurrak arrastaka eraman zuen langile bat, furgonetako ateetako bati helduta, 200 metrotan zehar.
Gertatuaren berri izatean, Ertzaintzak furgoneta aurkitu zuen aurrena, arratsalde horretan bertan. Eta ikerketarekin jarraituta, ustezko lapurra identifikatu, lokalizatu eta atxilotu zuten, hurrengo eguneko arratsaldean, Hernanin.