Laburbirak aurreneko geldialdia Hernanin, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 24a, 01:00

27 herri bisitatuko ditu 2016ko Laburbirak, Film Laburren Zir­kuituak, eta Hernanin egingo du aurreneko geldialdia. Bihar izango da, iluntzeko 19:00etan Biterin. Dobera Euskara Elkar­teak eta Topaguneak antolatu­ dute saioa.
13garren edizioa du Labur­birak, eta euskerazko zortzi film labur es­kai­niko dituzte oraingo hone­tan. Guztira, 76 minutuko irau­pena izango du saioak.

Saioa ikusteko sarrerak, 2 euroan salgai
Zortzi filmak ikusteko sarre­rak, momentuan bertan jarri­ko dituzte salgai: 2 euro izango dira, eta Dobera-Kronikako baz­­kideek debalde izango dute.
Hiru zatitan banatuko dute saioa: aurrenekoan, Laburbi­rako zortzi film laburrak jarri­ko dituzte; bigarrenean, Ane Urkiola Zea Bingo filmeko zu­zendaria egongo da bertan, eta berarekin solasean aritzeko aukera izango dute berta­ra­tu­ek. Eta bukatzeko, Doberak bere produktuak zozketatuko ditu ikusleen artean.

Filmak, oso anitzak
Emango dituzten filmak, oso anitzak izango dira, antola­tzaileek aurreratu dutenez: «barrea, beldurra eta txime­le­tak piztuko zaizkizu sabelean».
Hauek dira jarriko diren filmen izenbu­ruak: Zea Bingo, Erreplika, Jorrai, Fishura, Bere bizitzetako bat, Brunilda, Hartz txiki eta Semeak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!