Antzerki musikala eskainiko dute gaur, Biterin, Goiz Eguzkiko antzerki taldeak eta abesbatzak. Iluntzeko 19:30etan hasita, Txotx obra antzeztuko dute, eta bi gonbidatu berezi izango dituzte taula gainean: Ixiar Gurmendi eta Jose Luis Gomez antzezleak. Guztiei irekia izango da saioa.
Abesbatza eta antzerki taldea elkartu nahian, txotx denboraldi hasieraren parodia bat egin dute. Jabier Zubimendirena da obra, eta Kamen Mendiolak zuzendu du.
Don Ignacio dentista, txotx irekierako omendua
Obran, Don Ignacio izango da txotx irekierako omendua, sagardotegietarako hortzeria berezia sortu duelako. Dena ondo joango da omenaldian, zerbait gertatzen den arte...