Astigartar talde batek dei egin die herritarrei, igandean errauste plantaren kontra egingo den martxan parte hartzera. Azaldu dutenez, errausketaren aurkako mugimenduak proposatu du martxa eta hainbat herritatik aterako da: «denok bat egingo dugu Zubietan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘infernu zulo’ bilakatu nahi duen lursaietan. Sinetsi bakarrik ez, ikusi dugu beste aukerak badirela, landu daitezkeela ongizatea orekan izanik, ingurumena, osasuna eta ekonomia zirkularrarekin».
Astigarragako Joseba Barandiaran Plazatik aterako da martxa igandean, goizeko 08:00etan.