Udalbiltzak Nazio Batzarra egin zuen larunbatean Atarrabion. Nazio Gobernu berria aukeratu zuten bertan, eta lehendakari Hernaniko alkate den Luis Intxauspe aukeratu zuten; alde 119 boto jaso zituen; eta txuri bat. Intxauspek azaldu zuenez, datozen egunetan Euskal Herriko instituzio ezberdinetako kideekin jarriko da harremanetan, elkarlanerako eta zubiak eraikitzeko asmoarekin.
Intxausperekin batera izendatu zituzten Udalbiltzaren Gobernu Berria osatuko duten gainerako kideak. Horietako bat da Andoni Gartzia astigartarra; alkate ohia eta egun Udalean EH Bilduko bozeramailea dena. Gobernua osatzen duten gainerako kideak dira: Jon Arriola, Jon Andoni del Amo, Mikel Ansotegi, Nekane Garagoigordobil, Iratxe Lopez de Aberasturi, Haizea Isasa, Itziar Varela, Unai Lako, Maite Iturre, Aritz Ikobalzeta eta Alaitz Aizpurua.
Udalbiltzako parte dira Euskal Herri osoko 662 udaletako kideak, zehazki, 1.000 kargu publiko.