EMAKUMEAK eta bertsolaritza batzen dituen emanaldia antolatu dute larunbatean, kultur etxean: Bertsolaritzaren sekretuak. Isildutako emakumeen historia kontatuko dute emanaldian, iluntzeko 20:00etan hasita; sarrerak 6 euroan daude salgai www.astigarraga.eus orrian.
«Bertso batzuk errekuperatu dira»
Egileek azaldu duten moduan, zailtasun haundia dago gaur egun emakume bertsolarien lana berreskuratzeko; bertso horiek, erre, gorde, isildu, etab. egin baitira: «hala ere, batzuk errekuperatzea lortu da. Ikuskizun honen bitartez, emakume horiek bizi izandako egoerak argitara ekarri nahi dira».
Narratzailea eta bertsolaria Jokin Labaien izango da. Antzezle eta bertsolariak berriz, Itxaso Paia eta Jokin Murua izango dira. Akordeoi doinuak aldiz, Idoia Noblek jarriko ditu.