Aste Santuan jolas txikin disfrutatzeko aukera izango dute, etxeko txikienek

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 24a, 01:00

ASTE Santuko oporraldirako plana egin diete kiroldegian, etxeko txikienei. Aurten ere, Jolas Txiki antolatu dute 2 eta 5 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Bi txanda izango dira
Aste Santuaren eta Pazko As­te­aren baitan, bi txanda an­to­latu dituzte: bat mar­txo­a­ren 21etik 23ra; eta bestea, mar­txoaren 29tik apirilaren 1era.
Prezioei dagokienean, au­rreneko txanda auke­ra­tzen duten bazkideek 30,70 euro ordaindu beharko dituzte; eta besteek 38,80 euro. Biga­rren txanda aukeratzen du­ten bazkideek berriz, 41 euro ordaindu beharko dituzte; eta gainerakoek 51,80 euro.
Bestalde, bi txandetan izena ematen duten bazki­deentzat 64,50 euroko kostua izango du izenemateak; eta gainerakoentzat 82,10 eu­ro­koa. Azkenik, gogoratu du­te, bigarren senidearen izena ematen dutenei, %10eko beherapena egingo zaiela.

Kiroldegiko bazkideek beherapena izango dute; eta baita biga­rren senidearen izena ematen dutenek ere.

Izen ematea, asteartetik aurrera
Jolas Txikin izena eman nahi dutenek martxoaren 1etik 11ra izango dute epea zabalik. Informazio gehiago nahi duenak bi aukera ditu: 943 33 36 76 telefonora deitu edo kiroldegia@­astigarra­ga.eus helbidera idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!