Sarrerak salgai gaurtik, hiru saioetarako

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 23a, 01:00

Antzerki Zikloarekin hasiko da martxoa, eta saio bana izango da hilaren aurreneko hiru egunetan: Etxekoak mar­txoaren 1ean, Euskal Herria goitik behera zeharkatzen ari den obra; Solitudes hilaren 2an, testurik gabea eta mas­karen teknika darabilena; eta El florido Pensil-Neskak 3an, euskal obra klasiko baten ber­tsio berria dena. Saio guztiak, iluntzeko 20:00etan izango dira, Biteri kultur etxean.
Nabarmendu dute, kalitate eta esperientzia haundiko konpainiak direla, Antzerki Ziklo honetan egongo direnak: Tanttaka, Kulunka eta Arte­drama.

Sarrerak Biterin, goizetik
Hiru saioetarako sarrerak, gaur bertan jarriko dituzte salgai Biterin: goizean, 09:00etatik 14:00etara; eta arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara. Sarre­ren erdiak bakarrik jarriko dituzte salgai gaur goizean, eta beste erdia gordeko dute arratsaldetik aurrera saltzeko.
Saio bakoitza 7 euro dira, baina hiru egunetarako bonua hartuz gero, merkeago ate­ra­tzen da: 16,5 euro guztira.
 

‘Etxekoak’
Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Ma­ma­­­dou maite du. Halaxe dio biho­tzak. Istorio pertsonal ba­te­tik abiatzen da antzezlana, inmigrazioaren gaia jorratzeko.

‘Solitudes’
Kartetan egin besterik nahi ez duen agure bat. Alargundu den agure bat. Norekin jokatu ez duen agure bat. Etsitzen ez duen agure bat.

‘El florido Pensil-Neskak’
Antzezlanak kontatzen du, gerraondoko Espainiako hezkuntza sistemaren krudeltasun absurdo eta zentzugabea jasaten duten bost neskatoren egunerokoa. Eskola, gizartearen eta horren ideologia menderatzailearen isla zen, Erdi Aroko patriarkatu sakonena berreskuratu eta ezarri zuena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!