Hamalau puntu landuko ditu Hernaniko Udaleko plenoak gaur, eta horietatik sei, mozioak izango dira. Udaletxeko pleno aretoan bilduko dira, iluntzeko 19:00etan hasita.
Aurreko plenoko akta onartu eta otsaileko dekretuen berri emango dute aurrena, eta ondoren, 2015eko aurrekontuaren exekuzioari buruzko informazioa eskainiko dute.
Ondoren, hiru ordenantza aldaketa landuko dituzte: ur tasaren ordenantzarena; eta zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasena zein prezio publikoena.
Mozioak, bukatzeko
Batzorde Informatzaileen eguna eta ordua zehaztuko dituzte gero, eta segidan, mozioei helduko diete. Aurrena, Hernani TTIParen (Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa) kontrako udalerri izendatzea eskatuko du Kooperazio Taldeak, herriko hainbat talderen atxikipenarekin. Gero, landuko dute SEADen aldarrikapenaren 40garren urteurrenari dagokiona.
Hiru ordenantzaren aldaketak landuko dituzte: ur tasarena, eta zerbitzu publikoak emateagatiko tasa eta prezio publikoenak.
Hernanin Zero Zaborrena izango da hurrena, erraustegiaren kontrako martxari buruzkoa: Erraustegiari ez, ez Zubietan eta ez inon.
Martxoak 8ari buruzko ere aurkeztuko du Hernaniko Koordinadora Feministak: Hau ez da gure bakea. Ondoren, energia pobrezian dauden pertsonei hornidura ez mozteko neurriei dagokiena; eta azkenik, herritarren segurtasunerako legearen kontrakoa.