Zer nolako bizigarritasuna dauka Hernanik?

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 2a, 01:00

Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte ekonomikorako behatokiak, Udal­bizi proiektua jarri du martxan, herrien bitalidadea aztertzeko asmoz.
127 indikadore sozioekonomikoz osatutako ikerketa diseinatu dute, eta lehen azterlana Hernanin egin dute.  Horren ondorioz lortutako datuak herritarrei aurkeztuko dizkiete bihar, arratsaldeko 19:30etan Biterin egingo den aurkezpenean. Datuak azal­tzeko, Imanol Esnaola Gain­degiako koordinatzailea egongo da bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!