Etzi, ostegunean, egingo du urteko batzarra, Goiz Eguzkik. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da, egoitzan bertan. Larunbatean, berriz, pelikula jarriko dute, 18:00etatik aurrera: Atraco a las tres. Eta martxoan, beste bi zita dauzkate: barrikotea 5ean, eta babarrun jatea 12an.